XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GARAPEN DIDAKTIKOA

KROL ETA BIZKAR ESTILOEN HASTAPENA

Zauria zaindu

Antolaketa: Ilaran, bizkar estiloan igeri eginez kale batetik joan, bestetik etorri.

Eremua: Igerileku handia.

Arauak: Luzera bat ezkerreko besoa luzatua gorputz enborraren ondoan, eskua izter parean mugitu ere egin gabe, bertan zauri bat izango balu bezala.

Kontuan hartu beharrekoak: Araua.

Materiala: Gorputza.

Aldaerak:

Beste luzeran, mugitzen aritu den besoa geldirik eta geldi egon dena mugitu.

Mugitzen ari den besoak izter parera iristean izterra ukitu eta bultzadaren bukaera osatu.

2 besokada eman eta zauria zaintzen ari den besoa aldatu.

3 besokada eman eta zauria zaintzen ari den besoa aldatu.

Besokada kopurua aldatu.

Sorbaldako tik-a

Antolaketa: Ilaran, bizkar estiloan igeri eginez kale batetik joan bestetik etorri.

Eremua: Igerileku handia.

Arauak:

Luzera bat ezkerreko besoa luzatua enborraren ondoan, eskua izter parean mugitu ere egin gabe, bertan zauri bat izango balu bezala.

Ezkerreko sorbalda igo, ur laminatik apur bat ateraz sorbaldako tik baten modura, eta eskuineko besoaren sarrerarekin koordinatuz.

Kontuan hartu beharrekoak: Araua.

Materiala: Gorputza.

Aldaerak: Beste luzeran, mugitzen aritu den besoa geldirik eta geldi egon dena mugitu.

Mugitzen ari den besoak izter parera iristean izterra ukitu eta bultzadaren bukaera osatu.

2 besokada eman eta zauria zaintzen ari den besoa aldatu.

3 besokada eman eta zauria zaintzen ari den besoa aldatu.

Besokada kopurua aldatu.